Loading

Sustraietatik abiatzen gara a

Orio Produkzioak Zuzendaritza Ikus-entzunezko lanak zuzentzen ditugu

Zuzendaritza
Ikus-entzunezko lanak zuzentzen ditugu.

Urteetako ibilbide luzeari esker, askotariko proiektuetan pilatu dugu eskarmentua: Zuzeneko saioak, Lehiaketak, Saio dibulgatzaileak, Kulturalak, Eguneroko Magazineak edo Reality show-ak. Lidertzarako dohaina daukagu eta balioaniztunak gara.

Produkzioa
Proiektuen bideragarritasuna aztertzen dugu, eta aurrekontuak doitu, baliabide bakoitzari probetxurik onena ateratzeko.

Giza- eta teknika-baliabideak optimizatu eta prozesuak birdiseinatzen ditugu produkzio behar bakoitzetara egokituz.
Orio Produkzioak Errealizazioa Lan bakoitzari neurri-neurriko forma eman eta proposamen berritzaileak egiten ditugu

Errealizazioa
Lan bakoitzari neurri-neurriko forma eman eta proposamen berritzaileak egiten ditugu.

Irudia, soinua, argiztapena, eszenografia edota grafismoa, proiektuen beharretara diseinatzen ditugu.

Gidoia
Ikus-entzunezko formatu guztietarako gidoiak sortzen eta zuzentzen ditugu.

Istorio txiki zein handiak non dauden antzeman eta pasioz kontatzen ditugu, helburuaren araberako komunikazio teknika egokienak erabiliz.

Orio Produkzioak Edizio eta postprodukzio gune propioa dugu

Edizioa
Edizio eta postprodukzio gune propioa dugu.

Proiektu anbiziotsuenak ere jaso eta kudeatzeko gaitasuna dugu, giza- eta teknika- baliabideei dagokionez. Teknologia eguneratua dugu, proiektu handienei ere erantzunik zorrotzena emateko.

Formatu anitzak
Proiektu bakoitzari dagokion forma ematen diogu, joera berrietan ondo erreparatuz.

Telebista, zinema, publizitatea edo sare-sozialak, zabalkunde kanalaren araberakoa izango da gure lanaren estiloa, iraupena edo aspektua.

Gora itzuli