Loading
Nortasuna Sustraietatik mundu-zabalera

Nortasuna
Sustraietatik mundu-zabalera.

Gure ardurapeko ekoizpenetan, sustraiak ditugu abiapuntu eta mundu-zabaleko joerak erreferentzia. Garatu dugun begirada propio horrek laguntzen digu ekoizpenak hemendik ikusi, pentsatu eta sortzen, haize berrietara moldatzeko gaitasuna galdu gabe.

Taldea
Talde-lanaren balioa.

Emaitzari adinako garrantzia ematen diogu sortzeko bideari. Gure aktibo nagusia talde-lana da, proiektu bakoitza garatzeko esparru ezberdinen elkarlanak elikatzen duena. Edukiak, forma eta bideragarritasuna paraleloki aztertzen ditugu, lan prozesuak optimizatu eta azken emaitzaz harro sentitzeko.
Sorkuntza Erronka berriei, sorkuntzaz erantzunez

Sorkuntza
Erronka berriei, sorkuntzaz erantzunez.

Eskaera bakoitzera moldatzeko gaitasuna dugu, aukera guztiak aztertu, irtenbide onena hautatzen lagundu eta erronka berriei neurriko erantzuna emateko. Arazoak eta gabeziak dauden lekuan, guk irtenbideak eta sortzeko aukerak ikusten ditugu.

.

Elkarlana
Sektoreko eragileekin osaturiko sarea.

Ikus-entzunezko sektorean erreferenteak diren enpresekin egiten dugu lan, eta harreman emankor horiei esker, eskaintza integrala emateko gauza gara, proiektua edozein dela ere. Sektoreko profesionalekin dugun sareak bideragarri egiten ditu proiekturik zorrotzenak ere.
Orio Produkzioak nor gara?
Orio Produkzioak nor gara?
Orio Produkzioak nor gara?
Orio Produkzioak nor gara?
Gora itzuli