Loading

Apaizak Obeto

Apaizac Obeto XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen film dokumentala da. Espedizioan sei euskaldun eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen bizimodua bizitzeko saiakera egin zuten. 41 egunetan 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino, XVI. mendeko euskal arrantzaleek balearen eta bakailoaren arrantzan utzitako aztarnen bila. Albaola Itsas Kultur Faktoriaren espedizioa izan zen. 

Back To Top